martes, 27 de abril de 2010

Euskal Dantza taldeak eta herri dantza tradizionalak

Euskal Dantza taldeak eta herri dantza tradizionalak

Ikusi bezala, dantza euskal herri kulturaren desafio-ohore kodigoetan ulertua izatetik, nazio baten ideiaren pean ulertuko den ezaugarri kultural bezala definitzen joan zen. Ideia hau indartzen joan ahala, 40 eta 50. hamarkadetan dantza taldeen sorrera ugaritu zen. Maisu baten ikasle ziren herriko dantzarietatik, dantza talde egituratuetara pasa zen.

Gerraren ondorioz Iparraldean errefuxiatu ziren gudari-dantzari Gipuzkoar eta Bizkaitarrek euskal dantza taldeak sortu zituzten, eta euskal batasunaren ideian oinarriturik ezpata-dantza eta aurreskua irakatsi zituzten. Gutxinaka, talde folkloriko geroz eta gehiago sortzen joan ziren, baina bitartean iparraldeko herri-dantza tradizionalen galera eman zen (Itzaina 2001; 331).

Hegoaldean ere gerra zibila eta gerraosteko garaietan dantza tradizionalen galera eman zen, eta hauen lekuan dantza tradizionalen folklorizazioa gertatu zen dantza talde tradizionalen sorreraren bitartez (Sanchez Equiza 2001: 348). Lehen dantza taldeen artean Dindirri sortu zen Bilbon 1945. urtean, eta Goizaldi Donostian 1948.ean. Talde hauek landutako taldeak ziren, eta ikuskizunetarako prestatuak ematen zituzten dantzak. Gerra garai hauetan, jendea euskal kulturaren egarri zen, eta hau dela eta talde hauen emanaldiek arrakasta handia izan zuten. Baina dantzak beren jatorrizko lekuetatik desagertzen joan ziren heinean, hauek dantzatzea jakintza espezializatua izatera pasako da; dantza taldeetan, dantza pausuak konplikatzen joan ziren, hauek dantzatu ahal izateko entsegu ordu asko beharrezko bihurtuko zirelarik.

Hirurogeiko hamarkadako giro politiko nahasian talde berri asko sortu ziren, hauen arteko lehiaketak eta emanaldiak ugaritu zirelarik. Talde hauen arteko harremanak sendotu ahala dantzarien arteko erakunde baten beharra ikusi zen, eta honela sortu zen 1965ean Euskal Dantzarien Biltzarra, eta handik gutxira Dantzari aldizkaria.

60. eta 70. hamarkadetan euskal dantza taldeak krisi batean murgildu ziren, dantzaren orduko egoera zein etorkizunekoa aztertzen zuten lanak egin ziren, eta hauetan folklorea gorde beharreko tradizio legez agertzen da, baina dantza taldeen ikuskizunei buruzko lanak izango dira. Dantza taldeen programak laburrak eta pobreak ziren, zerbait aldatu beharra zegoen, dantza berriak sortu edota herrietan ikertze lanak eginaz dantza programak aberastu ( Irigoien 1995: 7).

Honen inguruan Juan Antonio Urbeltz ikerlariak 1967an zera idatzi zuen artikulu batean:

“Dantza ezin daiteke ikerketa batean bakarrik gelditu, eta demostratuak izan diren gauzei buruz dantzatzen jarraitu. Dantza lengoaia artistikoa oraingo gizakiarentzat denez, ulergarria izan behar du, nire ikuspuntutik, eta ez gaitezan engainatu, dantza tradizionala gero eta txikiago geratzen ari zaigun jantzi bat delako, eta uste dut, behar beharrezkoa dela irtenbide berriak bilatzea tradiziotik hasita.”[1]

Baina dantza talde gehienek beren errepertoriotara gehitu zituzten dantzak ez ziren dantza berriak izan, baizik eta jatorrizko lekuetako dantza taldeekin ikasi eta berreskuratzen zituzten dantzak baizik. Errepertorioak zabaldu arren, dantza taldeek egokitutako dantza tradizionalen ikuskizunekin jarraitu zuten. 1978tik aurrera Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta ospatuko diren dantzari egunetan, euskal herri osoko dantza taldeak bilduko ziren, eta hauetan, lurralde bakoitzeko dantza taldeek beste taldeentzat egokitutako ikastaldiak antolatu zituzten, taldeen artean dantzak zabaltzen joan zirelarik.

1980. hamarkadan, aurreko hamarkadetan folklorizazioa bultzatu zutenen gogoeta etorri zen, beren dantzak ikuskizun hutsak bihurtzen ari zirela ohartzerakoan, eta hainbat dantzari eta maisu geratzen ziren herri dantza tradizionalen etnografo bihurtu ziren hauek egiten jarraitzen zen lekuetan, ondoren hauek beste herrietan berreskuratu edota zabaldu zituztelarik. Honen adibide izan zen Uztaritzeko inauteria, iparraldean bizirik irauten zuen bakarrenetakoa, lapurtar eredu bilakatzea eta honen “kopiak” beste herri askotan burutzea (Itzaina 2001: 335).

Hegoaldean, diktaduraren amaierak ekarri zuen euskal kulturaren berpiztearen barruan, elementu folklorikoen zabalpen handia eman zen, baina hauek jatorrian zuten esanahia galdu egin zuten. Herri askotan ahaztutako tradizio eta dantzak berreskuratu edota tradizio berriak sortu ziren, tradizioen berreskurapen honetan adibide argia izan zirelarik inauteriak. Beste herri batzuetan, herri dantzen berreskurapena haur eta emakumeen eskutik eman zen, eta kasu hauetako batzuetan hauen “jatortasuna” zalantzan jarri da (Kepa Fdez de Larrinoa 1998: 25).

Herrietan ohiturak jarraituz herri dantza tradizionalak berreskuratu (edo birsortu) ziren bitartean, Euskal Dantza talde askok beren ikuskizunetan dantzak aurkezteko modua aldatu zuten: apurka-apurka, antzokietarako moldatuagoak eskaini zituzten

lunes, 26 de abril de 2010

Hernanin izan genuen aurrekoan, igande honetan Astigarragan!




  • 2010-04-25: DANTZARI TXIKIEN EGUNA




  • 10:00etan Lezoko MURIXKA, Añorgako ARKAITZ, Antiguako ARITZ eta Astigarragako ASTIGAR taldeko dantzariak elkartuko dira eta 12:00etan hasiko dute kalejira.


    13:00etan guztiek emanaldia eskainiko dute Joseba Barandiaran plazan.


    .


    Antolatzailea: Astigar dantza-taldea.






  • 2010-04-25: Haurrentzako berbena animatua: ATXIKISTAN




    Hainbat herritan, Astigarraga barne, eskainitako Kanpanolue ikuskizun arrakastatsuaren ondoren, hau da Eidabek prestaturiko ikuskizun berria, haur eta heldu guztiak dantzan eta jolasean jarriko dituena.



    Lekua: J. Barandiaran plazan eta euria eginez gero pilotalekuan


    Ordua: 17:00etan,.








  • martes, 20 de abril de 2010

    Hiru euskal dantza mota.


    Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.

    Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake:



    • Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.


    • Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri beretsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.


    • Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.

    lunes, 19 de abril de 2010

    Euskal dantzak Hernanin.



    Txikiek hasiko dute astebete iraungo duen ‘dantza festa’


    Apirilaren 17an hasi eta apirilaren 24an bukatuko da Dantzari Festa. Dantzaldiak, erromeriak, erakusketak... bi asteburutan bilduko dira dantzari gehienak, Euskal Herri osotik etorritakoak.




    Erromeriak, kalejirak, era­kusketak... urtero bezala dan­tza eskaintza zabala ekarriko du Hernanira dantzari festak, eta apirilean protagonismoa hartuko du, astebete iraungo duen festak. Euskal Herriko txoko askotatik etorriko da ordezkaritza Herna­ni­ra, bazter guztietako euskal dantzak ikusi ahal izango dira. Ha­siera, dantzari txikiek emango diote, datorren larubatean, apirilaren 17an.

    Bi asteburuak, bete-beteak



    Asteburuetan izango da mu­gimendurik haundiena, beti bezala. Txikiak izango dira protagonista apirilaren 17an, eta goiz eta arratsalde ariko dira herriko kaleetan.
    Igandean, apirilaren 18an, zazpi probintzietako dantza taldeak izango dira Herna­nin, goizean auzoz auzo, eta eguerdian Gudarien plazan.
    Hurrengo asteburuan ere bi egunak izango dira beteak. Larunbatean erromeria izango da Ezpeletako Xan Iparragirre txarangaren es­kutik. Igan­dean, festari behar bezalako bu­kaera emateko, Burrunka dantza taldearen emanaldia izango da Biteri kultur etxean. Sarrerak dagoeneko salgai dau­de Biterin bertan, 5 euroan.

    Erakusketa aste osoan



    Euskal jantzien erakusketa ere izango da ikusgai, apirilaren 19tik 23ra Biterin, arra­tsaldetan, 17:00etatik 20:00­etara. Jantziei buruzko hitzaldia ere bada ostegunean, eta erromeriak eta kalejirak ere ez dira faltako aste osoan.

    EGITARAUA:



    Hilak 17, Dantzari Txikiak: Kaxkoan. 12:30.
    Dantzari Txikiak: Hernaniko kaleetan. Ttarla, Egoipar, Eskola, Tre­beska, Astigar, Ereintza. 17:00.
    Erromeria: Hernaniko kaleetan. Gasteizko txistulariak (Adurtza)

    Hilak 18, Kalejira: 11:00.
    Dantza ekitaldia: herriko auzo eta kaleetan. Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa Garaia, Nafarroa Behera, Lapurdi, Zuberoa. 11:00.
    Ikurriña dantza: talde guztiak. Gudarien plaza. 13:30.
    Bazkaria: Atsegindegin. 15:00
    Erromeria:Hernaniko kaleetan.
    Hilak 19-23, Euskal jantzien erakusketa: Biterin. 17:00-20:00.
    Hilak 21, Hitzaldia: Baserritarren janzkerak. Ramon Garcia. Biteri. 19:00
    Hilak 23, Erromeria: Plaza Berrin. 18:30. Xan Iparragirre Txaranga.
    Hilak 24, Burrunka dantza taldea: Biteriko areto nagusian. 20:00. Sarrerak salgai Biterin, 5 euroan.





    lunes, 12 de abril de 2010

    Ongi etorri!

    kaixo denei.

    Blog hau sortu det, euskal dantzak eta euskal kultura munduan zehar gehiago zabaltzeko.

    Ni, nere inguruko jende askok bezela, euskal dantzak ikasten ditut txiki-txikitatik herriko dantza eskolan.

    Hainbat ekitaldi egiten ditugu: Inauterietan desfile bat, zaharren omenaldian ere euskal dantzekin ospatzen dugu, herriko komunioetan, eta herriko festetan ere dantzatzen dugu. Hau izaten da ekitaldirik handiena.