lunes, 7 de junio de 2010
Euskal dantzak.
lunes, 24 de mayo de 2010
Astigar dantza taldea
Aurten urte guzti hauek ospatzeko.. urte guzti hauetan parte hatu duten haur, gazte eta eldu guztiek dantzatuko dute Astigarragako festetan ( Santio egunean )
Bakoitza bere generazioarekin.
Laixter arte !!
martes, 18 de mayo de 2010
Euskal jantziak.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEi5cQZMMBygVhVa_FqbL3-bMgCKWH3Y-9ccZ7U9tPrfOPYvU1wLABfspabEW6UYg4m08UubNUURUsQbPI6l-XTuYBSd9OgTKgJtEjIjflIXrE7giyvoNE3JbWmyz1RNKuw2UwxRYf3d1Q/s400/nexkak.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgrsm3sUTzC0zG2axMz937sPr4i6ZEmFUrzQTaJ1Dms3JN9YjdnWE82OZyznFNbi66whjptJtL36Q31E4NsrzxniVYV0w_mgBCbixqMqQf1ds8M9iVxIIeX_2W3ZB8MJWDgNal1Ne8c3A/s400/mutila.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjJ6WMPIZkPiDZE0UnKF5_1p1HNCH2SQN3uqI7PWF2wzJvU6DoGfZp32GHfc2Mz8HE_8I6LVflqzUDRQgkckX1XOIT6K3SYrao8dtnvxanaXEgvLMlHc5sFKuqSKZbJntZzGy8w7jMTIQ/s200/mendian.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgPU7q2o8n4Z5avQdY2x1TKR3gZNeK0FLSK6pwBljOx_ggbrV97epRx_59kI8tFAaYXBpT9-21a4lmS_O6XR8kicV-M3dmo0erT3_IcF1xBcdguZ5uCVMPBOT6Kb7Ekmd4ABtd1hVEKig/s200/maskarada3%5B1%5D.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjB9imgkId0lAujtzfTs9s15Hh2WYIb7kWbZnoWYyJOh1Hqys7Fc-0uLrWAdsH4haYUxmM9hDFkmdDB0LKCMVept9FH_iAdi7xb8-2b_2qWLkyghetBWOXsdwGHCUlEi99G0rR4K51NqA/s320/jaurrieta.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjkinZR0Bp_jjvEa7-7IbHmcBDIQ5GExvmEZumhTdKsIKdFestOPtX2_5D4csLobyDdK5K3-4sc09Q_VUH4awb3P5mpvcnUx1_u-mKL9UH0JLoqhkwrMXVSQEfZq9zCimJ_9Q9XJNyAxQ/s200/elciego7_alta%5B1%5D.jpg)
Dantzan, eta gure kasuan, tradiziozkoak diren dantzetan jantziak duen garrantzia izugarrizkoa da. Mugimenduak, gorputzaren espresio den neurrian, soinari gainean jartzen zaionarekin bat egingo du dantzariarengan eta emaitza bere osotasunean baloratu ahal izango da. Gainera, begiradak topatuko duen lehenengo gauza izan ohi da, dantzariari itxura ezarriko diona, alegia
Esan genezake jantziak eta dantzariak
nolabaiteko sinbiosia lortzen duenean,
benetako arte espresio bilakatzen dela
begien aurrean daukaguna Alde batetik,
Dantzariak, soinean daramanari, mugimendua
ezarriko diolako eta bestetik, jantziak
berak dantzaria modu berezian sentiaraziko duelako.
Tradiziozko dantzetan eraman ohi diren zenbait jantzi eta janzkik, gainera, balio sinbolikoa izan dezakete: kolore gorriak, gizonezkoak gonekin jantzita joateak, kono forma duten kapelek, maskarark ...
lunes, 17 de mayo de 2010
Aurrekoarekin jarraituz ...
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgvJr2Hq9s95g0AGm1dMrIwnLr5x90miRHL1339ivbjWqcyBsT2F6jwT8BSzYoVDcW4LFJ-TeGsUhZbPNFLnlq6DGA2609sw_krQKHEDbIcovNdU4SqTiRTt3D6wqausKlo_WxPg65Jzg/s200/6491863%5B1%5D.jpg)
Otro de los frentes a batir era el del jurado de vestuario, formado por las legazpiarras Isabel Aztiria y María Luisa Mendizabal. La primera modista y la segunda peluquera, no perdieron detalle de la pasarela de colores, tejidos y vuelos de ayer.
«Estamos contentas porque vemos que cada año se esmeran más en el vestuario», señalaban. En contra de lo que pueda parecer, su tarea no es premiar la belleza, sino la fidelidad con la que han sido reproducidos los vestidos tomando como patrón los trajes tradicionales de finales del siglo XIX y comienzos del XX.
La laboriosidad de la ropa interior, las partes de las prendas hechas a mano, el llevar alpargatas en lugar de albarcas y lucir un pañuelo de color en la cabeza (no blanco) o el pelo recogido en un moño o trenza tal y como lo hacían las jovencitas solteras de antaño, eran algunos de los detalles que ayer sumaban puntos en la nota final del vestuario. Un apartado cuyos premios fueron a parar a Maider López y Ane Urruzola.
GANADORAS 2010
Categoría A (nacidas entre 1999 y 2003):
1ª Leire Amiano (Lezo),
2ª Naroa del Río (Oiartzun)
3ª Udane Galardi (Oiartzun)
Categoría B (nacidas entre 1998 y 1995):
1ª Izar Aizpuru (Oiartzun),
2ª Lierni Kamio (Villabona)
3ª Ane Urruzola (Villabona)
Campeonas de la liga:
Leire Amiano (Lezo) en la categoría A
Izar Etxeberria (Oiartzun) en la categoría B.
Traje:
Maider López (Legazpi) en la categoría A
Ane Urruzola (Villabona) en la categoría B.
Premio Local: Ane Retolaza.
Euskadiko dantzari onenak
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiLR2fcW4dXdZX1brySbh6NFNm0EcZfR99i-N1Tm1uxaiT8cl5XoJvYSEq4S4PJz9Nhl1gKDELgIv5dcVI-8LqSyjZPQ51IopcaNO3b51wnbBygKAioQLSA_-RgEvzQ68e3HA7LzTD9YQ/s200/6491873%5B1%5D.jpg)
Desde el ritmo y la dificultad del baile, hasta la laboriosidad y el esmero de los trajes, ayer todo se medía al milímetro en el XVI Campeonato de Neskatxena de Euskadi. La cita fue en Legazpi, donde el propio jurado apuntaba la importancia de los detalles:
«A estas alturas de la competición el nivel de las participantes es tan bueno que son las pequeñas cosas las que marcan la diferencia», señalaban. No en vano, el jurado tenía delante a las mejores dantzaris de Euskadi, una treintena de niñas y jovencitas de entre 7 y 15 años, todas ellas finalistas de la liga itinerante que se ha ido desarrollando desde principios de año en las localidades de Lezo, Beasain, Oiartzun, Elgoibar, Villabona y Alsasua.
Las dantzaris llegaban ayer a Legazpi tras haber superado tres eliminatorias. En esta última localidad se encontraban con los últimos frentes a batir. El primero de ellos era el jurado de Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra, encargado de valorar aspectos como la dificultad del baile, el ritmo, el estilo, la ejecución de los pasos y las sensaciones transmitidas por las dantzaris en el conjunto de todo ello.
«Nuestro trabajo se complica», explicaba el jurado, cuyo primer premio fue para Leire Amiano en la categoría A (nacidas entre 1999 y 2003) e Izar Aizpuru en la categoría B (nacidas entre 1998 y 1995).
lunes, 3 de mayo de 2010
Euskal dantza tradizionala iritsi da Japoniara: Bideoa, japoniar talde batena, 'Baztan dantza' dantzatzen
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEioxo7e6nSoXtcRjs7SDadS4kqsaM1BhjJ-hMoWfjj-v-yQ5ewSMxn61MGVuGrL0QXzTKOaQXMFKevl11_oIeVDAcKX8AB1_estqY-bBbnR8ZYTAW47uS4Z6JQCB1OLHVcmYKzBXRocjg/s200/japoniarrak+copia%5B1%5D.jpg)
sábado, 1 de mayo de 2010
martes, 27 de abril de 2010
Euskal Dantza taldeak eta herri dantza tradizionalak
Euskal Dantza taldeak eta herri dantza tradizionalak
Ikusi bezala, dantza euskal herri kulturaren desafio-ohore kodigoetan ulertua izatetik, nazio baten ideiaren pean ulertuko den ezaugarri kultural bezala definitzen joan zen. Ideia hau indartzen joan ahala, 40 eta 50. hamarkadetan dantza taldeen sorrera ugaritu zen. Maisu baten ikasle ziren herriko dantzarietatik, dantza talde egituratuetara pasa zen.
Gerraren ondorioz Iparraldean errefuxiatu ziren gudari-dantzari Gipuzkoar eta Bizkaitarrek euskal dantza taldeak sortu zituzten, eta euskal batasunaren ideian oinarriturik ezpata-dantza eta aurreskua irakatsi zituzten. Gutxinaka, talde folkloriko geroz eta gehiago sortzen joan ziren, baina bitartean iparraldeko herri-dantza tradizionalen galera eman zen (Itzaina 2001; 331).
Hegoaldean ere gerra zibila eta gerraosteko garaietan dantza tradizionalen galera eman zen, eta hauen lekuan dantza tradizionalen folklorizazioa gertatu zen dantza talde tradizionalen sorreraren bitartez (Sanchez Equiza 2001: 348). Lehen dantza taldeen artean Dindirri sortu zen Bilbon 1945. urtean, eta Goizaldi Donostian 1948.ean. Talde hauek landutako taldeak ziren, eta ikuskizunetarako prestatuak ematen zituzten dantzak. Gerra garai hauetan, jendea euskal kulturaren egarri zen, eta hau dela eta talde hauen emanaldiek arrakasta handia izan zuten. Baina dantzak beren jatorrizko lekuetatik desagertzen joan ziren heinean, hauek dantzatzea jakintza espezializatua izatera pasako da; dantza taldeetan, dantza pausuak konplikatzen joan ziren, hauek dantzatu ahal izateko entsegu ordu asko beharrezko bihurtuko zirelarik.
Hirurogeiko hamarkadako giro politiko nahasian talde berri asko sortu ziren, hauen arteko lehiaketak eta emanaldiak ugaritu zirelarik. Talde hauen arteko harremanak sendotu ahala dantzarien arteko erakunde baten beharra ikusi zen, eta honela sortu zen 1965ean Euskal Dantzarien Biltzarra, eta handik gutxira Dantzari aldizkaria.
60. eta 70. hamarkadetan euskal dantza taldeak krisi batean murgildu ziren, dantzaren orduko egoera zein etorkizunekoa aztertzen zuten lanak egin ziren, eta hauetan folklorea gorde beharreko tradizio legez agertzen da, baina dantza taldeen ikuskizunei buruzko lanak izango dira. Dantza taldeen programak laburrak eta pobreak ziren, zerbait aldatu beharra zegoen, dantza berriak sortu edota herrietan ikertze lanak eginaz dantza programak aberastu ( Irigoien 1995: 7).
Honen inguruan Juan Antonio Urbeltz ikerlariak 1967an zera idatzi zuen artikulu batean:
“Dantza ezin daiteke ikerketa batean bakarrik gelditu, eta demostratuak izan diren gauzei buruz dantzatzen jarraitu. Dantza lengoaia artistikoa oraingo gizakiarentzat denez, ulergarria izan behar du, nire ikuspuntutik, eta ez gaitezan engainatu, dantza tradizionala gero eta txikiago geratzen ari zaigun jantzi bat delako, eta uste dut, behar beharrezkoa dela irtenbide berriak bilatzea tradiziotik hasita.”[1]
Baina dantza talde gehienek beren errepertoriotara gehitu zituzten dantzak ez ziren dantza berriak izan, baizik eta jatorrizko lekuetako dantza taldeekin ikasi eta berreskuratzen zituzten dantzak baizik. Errepertorioak zabaldu arren, dantza taldeek egokitutako dantza tradizionalen ikuskizunekin jarraitu zuten. 1978tik aurrera Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta ospatuko diren dantzari egunetan, euskal herri osoko dantza taldeak bilduko ziren, eta hauetan, lurralde bakoitzeko dantza taldeek beste taldeentzat egokitutako ikastaldiak antolatu zituzten, taldeen artean dantzak zabaltzen joan zirelarik.
1980. hamarkadan, aurreko hamarkadetan folklorizazioa bultzatu zutenen gogoeta etorri zen, beren dantzak ikuskizun hutsak bihurtzen ari zirela ohartzerakoan, eta hainbat dantzari eta maisu geratzen ziren herri dantza tradizionalen etnografo bihurtu ziren hauek egiten jarraitzen zen lekuetan, ondoren hauek beste herrietan berreskuratu edota zabaldu zituztelarik. Honen adibide izan zen Uztaritzeko inauteria, iparraldean bizirik irauten zuen bakarrenetakoa, lapurtar eredu bilakatzea eta honen “kopiak” beste herri askotan burutzea (Itzaina 2001: 335).
Hegoaldean, diktaduraren amaierak ekarri zuen euskal kulturaren berpiztearen barruan, elementu folklorikoen zabalpen handia eman zen, baina hauek jatorrian zuten esanahia galdu egin zuten. Herri askotan ahaztutako tradizio eta dantzak berreskuratu edota tradizio berriak sortu ziren, tradizioen berreskurapen honetan adibide argia izan zirelarik inauteriak. Beste herri batzuetan, herri dantzen berreskurapena haur eta emakumeen eskutik eman zen, eta kasu hauetako batzuetan hauen “jatortasuna” zalantzan jarri da (Kepa Fdez de Larrinoa 1998: 25).
lunes, 26 de abril de 2010
Hernanin izan genuen aurrekoan, igande honetan Astigarragan!
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEj-R6DqsqVGVjdIbNfVFjR2H6369j4pUo5mf8l9hDsS6YAyL-fi0xytqGBrw_PZVU60yOhrF5D3kZaL0GPtvTxgEDYsKduJrp7EcbsCE-76EHkxa9jHegsnSIbltghhDwL2ZXqN2KlJhw/s320/irudiakfestak3%5B1%5D.jpg)
2010-04-25: DANTZARI TXIKIEN EGUNA
10:00etan Lezoko MURIXKA, Añorgako ARKAITZ, Antiguako ARITZ eta Astigarragako ASTIGAR taldeko dantzariak elkartuko dira eta 12:00etan hasiko dute kalejira.
13:00etan guztiek emanaldia eskainiko dute Joseba Barandiaran plazan.
.
Antolatzailea: Astigar dantza-taldea.
2010-04-25: Haurrentzako berbena animatua: ATXIKISTAN
Hainbat herritan, Astigarraga barne, eskainitako Kanpanolue ikuskizun arrakastatsuaren ondoren, hau da Eidabek prestaturiko ikuskizun berria, haur eta heldu guztiak dantzan eta jolasean jarriko dituena.
Lekua: J. Barandiaran plazan eta euria eginez gero pilotalekuan
Ordua: 17:00etan,.
martes, 20 de abril de 2010
Hiru euskal dantza mota.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEi0oGZGSGrgPkk5M96UQ8JVbwr7iJaw4EcwCFD3X5a31IKjCbcO-wHMk-r_UMQnwP8HSH0PIiWmaeyUh1OHuCCPy-bH07wnrOm_ix6IeZHuY7N1IeVSCD5sW5QC_-zgPRM4cnvqjTRyPA/s320/404px-Dantzari2%5B1%5D.jpg)
Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake:
- Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.
- Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri beretsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.
- Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.
lunes, 19 de abril de 2010
Euskal dantzak Hernanin.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjoSpbzQfGxHJyuj2695Cr6dueFjcWnKjs8tiFTQoVKnQrmY8RPoXNeZF2EsYZUbSKMfuRWcGiw2ZZqHdzTptDGinkXNMPPpyXCkaoyx1wkDsFfN2pYwABmLHJvV5g9HXuFcnZqBV3xQg/s320/g_100419ikurrinadantza1%5B2%5D.jpg)
Txikiek hasiko dute astebete iraungo duen ‘dantza festa’
Apirilaren 17an hasi eta apirilaren 24an bukatuko da Dantzari Festa. Dantzaldiak, erromeriak, erakusketak... bi asteburutan bilduko dira dantzari gehienak, Euskal Herri osotik etorritakoak.
Erromeriak, kalejirak, erakusketak... urtero bezala dantza eskaintza zabala ekarriko du Hernanira dantzari festak, eta apirilean protagonismoa hartuko du, astebete iraungo duen festak. Euskal Herriko txoko askotatik etorriko da ordezkaritza Hernanira, bazter guztietako euskal dantzak ikusi ahal izango dira. Hasiera, dantzari txikiek emango diote, datorren larubatean, apirilaren 17an.
Bi asteburuak, bete-beteak
Asteburuetan izango da mugimendurik haundiena, beti bezala. Txikiak izango dira protagonista apirilaren 17an, eta goiz eta arratsalde ariko dira herriko kaleetan.
Igandean, apirilaren 18an, zazpi probintzietako dantza taldeak izango dira Hernanin, goizean auzoz auzo, eta eguerdian Gudarien plazan.
Hurrengo asteburuan ere bi egunak izango dira beteak. Larunbatean erromeria izango da Ezpeletako Xan Iparragirre txarangaren eskutik. Igandean, festari behar bezalako bukaera emateko, Burrunka dantza taldearen emanaldia izango da Biteri kultur etxean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Biterin bertan, 5 euroan.
Euskal jantzien erakusketa ere izango da ikusgai, apirilaren 19tik 23ra Biterin, arratsaldetan, 17:00etatik 20:00etara. Jantziei buruzko hitzaldia ere bada ostegunean, eta erromeriak eta kalejirak ere ez dira faltako aste osoan.
Hilak 17, Dantzari Txikiak: Kaxkoan. 12:30.
Dantzari Txikiak: Hernaniko kaleetan. Ttarla, Egoipar, Eskola, Trebeska, Astigar, Ereintza. 17:00.
Erromeria: Hernaniko kaleetan. Gasteizko txistulariak (Adurtza)
Hilak 18, Kalejira: 11:00.
Dantza ekitaldia: herriko auzo eta kaleetan. Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa Garaia, Nafarroa Behera, Lapurdi, Zuberoa. 11:00.
Ikurriña dantza: talde guztiak. Gudarien plaza. 13:30.
Bazkaria: Atsegindegin. 15:00
Erromeria:
Hilak 19-23, Euskal jantzien erakusketa: Biterin. 17:00-20:00.
Hilak 21, Hitzaldia: Baserritarren janzkerak. Ramon Garcia. Biteri. 19:00
Hilak 23, Erromeria: Plaza Berrin. 18:30. Xan Iparragirre Txaranga.
Hilak 24, Burrunka dantza taldea: Biteriko areto nagusian. 20:00. Sarrerak salgai Biterin, 5 euroan.
lunes, 12 de abril de 2010
Ongi etorri!
Blog hau sortu det, euskal dantzak eta euskal kultura munduan zehar gehiago zabaltzeko.
Ni, nere inguruko jende askok bezela, euskal dantzak ikasten ditut txiki-txikitatik herriko dantza eskolan.
Hainbat ekitaldi egiten ditugu: Inauterietan desfile bat, zaharren omenaldian ere euskal dantzekin ospatzen dugu, herriko komunioetan, eta herriko festetan ere dantzatzen dugu. Hau izaten da ekitaldirik handiena.