martes, 18 de mayo de 2010

Euskal jantziak.







Dantzan, eta gure kasuan, tradiziozkoak diren dantzetan jantziak duen garrantzia izugarrizkoa da. Mugimenduak, gorputzaren espresio den neurrian, soinari gainean jartzen zaionarekin bat egingo du dantzariarengan eta emaitza bere osotasunean baloratu ahal izango da. Gainera, begiradak topatuko duen lehenengo gauza izan ohi da, dantzariari itxura ezarriko diona, alegia

Esan genezake jantziak eta dantzariak
nolabaiteko sinbiosia lortzen duenean,
benetako arte espresio bilakatzen dela
begien aurrean daukaguna Alde batetik,
Dantzariak, soinean daramanari, mugimendua
ezarriko diolako eta bestetik, jantziak
berak dantzaria modu berezian sentiaraziko duelako.


Tradiziozko dantzetan eraman ohi diren zenbait jantzi eta janzkik, gainera, balio sinbolikoa izan dezakete: kolore gorriak, gizonezkoak gonekin jantzita joateak, kono forma duten kapelek, maskarark ...

No hay comentarios:

Publicar un comentario