lunes, 19 de abril de 2010

Euskal dantzak Hernanin.



Txikiek hasiko dute astebete iraungo duen ‘dantza festa’


Apirilaren 17an hasi eta apirilaren 24an bukatuko da Dantzari Festa. Dantzaldiak, erromeriak, erakusketak... bi asteburutan bilduko dira dantzari gehienak, Euskal Herri osotik etorritakoak.




Erromeriak, kalejirak, era­kusketak... urtero bezala dan­tza eskaintza zabala ekarriko du Hernanira dantzari festak, eta apirilean protagonismoa hartuko du, astebete iraungo duen festak. Euskal Herriko txoko askotatik etorriko da ordezkaritza Herna­ni­ra, bazter guztietako euskal dantzak ikusi ahal izango dira. Ha­siera, dantzari txikiek emango diote, datorren larubatean, apirilaren 17an.

Bi asteburuak, bete-beteak



Asteburuetan izango da mu­gimendurik haundiena, beti bezala. Txikiak izango dira protagonista apirilaren 17an, eta goiz eta arratsalde ariko dira herriko kaleetan.
Igandean, apirilaren 18an, zazpi probintzietako dantza taldeak izango dira Herna­nin, goizean auzoz auzo, eta eguerdian Gudarien plazan.
Hurrengo asteburuan ere bi egunak izango dira beteak. Larunbatean erromeria izango da Ezpeletako Xan Iparragirre txarangaren es­kutik. Igan­dean, festari behar bezalako bu­kaera emateko, Burrunka dantza taldearen emanaldia izango da Biteri kultur etxean. Sarrerak dagoeneko salgai dau­de Biterin bertan, 5 euroan.

Erakusketa aste osoan



Euskal jantzien erakusketa ere izango da ikusgai, apirilaren 19tik 23ra Biterin, arra­tsaldetan, 17:00etatik 20:00­etara. Jantziei buruzko hitzaldia ere bada ostegunean, eta erromeriak eta kalejirak ere ez dira faltako aste osoan.

EGITARAUA:



Hilak 17, Dantzari Txikiak: Kaxkoan. 12:30.
Dantzari Txikiak: Hernaniko kaleetan. Ttarla, Egoipar, Eskola, Tre­beska, Astigar, Ereintza. 17:00.
Erromeria: Hernaniko kaleetan. Gasteizko txistulariak (Adurtza)

Hilak 18, Kalejira: 11:00.
Dantza ekitaldia: herriko auzo eta kaleetan. Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa Garaia, Nafarroa Behera, Lapurdi, Zuberoa. 11:00.
Ikurriña dantza: talde guztiak. Gudarien plaza. 13:30.
Bazkaria: Atsegindegin. 15:00
Erromeria:Hernaniko kaleetan.
Hilak 19-23, Euskal jantzien erakusketa: Biterin. 17:00-20:00.
Hilak 21, Hitzaldia: Baserritarren janzkerak. Ramon Garcia. Biteri. 19:00
Hilak 23, Erromeria: Plaza Berrin. 18:30. Xan Iparragirre Txaranga.
Hilak 24, Burrunka dantza taldea: Biteriko areto nagusian. 20:00. Sarrerak salgai Biterin, 5 euroan.





No hay comentarios:

Publicar un comentario